Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mondragon Unibertsitatea Cumulus diseinu eskolen munduko sarean sartu da

Dokumentuaren akzioak

Mondragon Unibertsitatea Cumulus diseinu eskolen munduko sarean sartu da

2007/07/27 - Unibertsitatea.net
Gaur egun 124 kide ditu eta besteak beste Brasil, Kanada eta Korea daude herrialde parte hartzaileen artean.

Cumulus, diseinu-eskolen nazioarteko elkarte prestigiotsua da eta Mondragon Unibertsitatea sare horretan sartu da.

Cumulus Sarea Helsinkiko Arte eta Diseinuko Unibertsitateak eta Londreseko Royal College of Art ikastetxeak, Austria, Alemania, Holanda eta Danimarkako beste unibertsitate batzuekin elkarlanean sortu zuten 1990ean. Unibertsitateen arteko ezagutza-transferentziaren bidez hezkuntzaren kalitatea hobetzeko sortu zen eta 2001ean elkarte bihurtu zen.

Cumulus Sarean egoteak kanpora joateko aukera berriak eskainiko dizkie Mondragon Unibertsitateko ikasleei, sareko kide diren unibertsitateetan eta nazioarteko zentroetan ikasketak osatzeko aukera zabalduz.