Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Lurreko urik zaharrena atera dute zientzialari errusiarrek
Erabiltzailearen akzioak

Lurreko urik zaharrena atera dute zientzialari errusiarrek

2013/01/15 - Unibertsitatea.net
Volstok lakua Antartikan dago, 4 kilometroko izotzaren azpian. 20 milioi urte biosferatik isolatuta daramatzala estimatzen da eta orain, 3.406 metro zulatu ondoren lakuko izotz zati bat ateratzeko aukera izan dute zientzialari errusiarrek.

Volstok lakua Antartikan dago, 4 kilometroko izotzaren azpian. 300 kilometro luze eta 50 kilometro zabal ditu eta honek lurreko lakurik handienetakoa egiten du.

20 milioi urte biosferatik isolatuta daramatzala estimatzen da eta zientzialari errusiarrek lehen aldiz bertako ura ateratzea lortu dute.

3.406 metro zulatu ondoren lakuko izotz zati bat ateratzeko aukera izan dute. Hala ere zientzialarien asmoa da 3.430 kilometrora arte zulatzen jarraitzea.

Besteak beste, espezien eboluzioa eta klima aldaketa hobeto ulertzen lagunduko duten datuak aurkitzea espero dute.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari