Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea" I. jardunaldia antolatu dute urtarrilean Donostian

Dokumentuaren akzioak

"Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea" I. jardunaldia antolatu dute urtarrilean Donostian

2013/12/12 - Unibertsitatea.net
GFAk, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk antolatu dute lankidetzan eta lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duten eraginaz gogoeta egitea da helburua.

Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea jardunaldia antolatu dute urtarrilean Donostian.

Lehenengo edizioa izango da eta lortu nahi dena da lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duten eraginaz gogoeta egitea.

2014ko urtarrilaren 16an eta 17an ospatuko da UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan eta hona hemen ekitaldiko egitaraua:

Urtarrilak 16, osteguna:

 

8:30-9:00: Harrera eta dokumentazio banaketa
9:00-9:30: Jardunaldiaren aurkezpena.

9:30-12:00: 1. Lurralde-antolaketa: oinarrizko printzipioak eta ikuspegi desberdinak.

  • Geografoaren ikuspegia. Peio Lozano, Geografo doktorea, UPV/EHUko irakaslea.
  • Legelariaren ikuspegia. Jose Ignacio Cubero, Zuzenbide doktorea, UPV/EHUko irakaslea.
  • Arkitektoaren ikuspegia. Koldo Telleria, Arkitektoa, UPV/EHUko irakaslea.
  • Mahai ingurua. Moderatzailea: Unai Fernandez de Betoño.

12:00-12:15: Atsedena
12:15-14:15: 2. Arnasguneak euskararen herrian: arriskuak.

  • Esperientziak: Senpere, Busturia, Zubieta eta Zerain.
  • Moderatzailea: Dabid Anaut, Filologoa, euskara teknikaria.

14:15-15:30: Bazkaria (izena eman behar da UEUren web gunean.)
15:30-17:30: 3. Arnasguneen garapena Euskal Herritik kanpo.

  • Aland Uharteak. Elisabeth Nauclér, Zuzenbidean lizentziatua, Finlandiako Parlamentuko kidea.
  • Gales. Meirion Davies.
  • Flandria. Wilfried Vandaele. Informazio eta komunikazio-zientzietan masterra, Flandriako Parlamentuko kidea.
  • Moderatzaileak: Dabid Anaut, Filologoa, euskara teknikaria.

 

Urtarrilak 17, ostirala:

 

9:00-9:30: Harrera.
9:30-12:30: 4. Lurralde-antolaketa eta gizarte erantzukizuna.

  • Zeharlerrotasuna lurralde-garapenean: generoa eta parte-hartzea. (zehaztu gabe).
  • Gipuzkoako lurralde-garapena. Zigor Etxeburua eta Ugaitz Iturbe, Gipuzkoako Foru Aldundia (GFA).
  • Arnasguneak euskararen normalizazio-prozesuan. Paul Bilbao (Kontseilua) eta UEMA.ko kide bat (zehaztu gabe).

11:15-11:45: Atsedena.
12:30-13:00: 5. Ondorioak eta etorkizunerako erronkak.

  • Jardunaldiaren Batzorde Akademikoaren eskutik: Iñigo Urrutia, Paul Bilbao, Unai Fernandez de Betoño eta Karmele Artetxe.

 

Matrikula doan den arren izena eman behar da urtarrilaren 14a aurretik UEUren web gunean.

Jardunaldia GFAk, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk antolatu dute lankidetzan.