Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Lorea Arakistain Aizpiri: "Harreman onak, kalitatezkoak eta ezagutza partekatzeko leku baten beharra bazegoen"

Dokumentuaren akzioak

Lorea Arakistain Aizpiri: "Harreman onak, kalitatezkoak eta ezagutza partekatzeko leku baten beharra bazegoen"

2018/05/08 - Unibertsitatea.net
Lorea Arakistain Aizpiri Komunikazio arloko profesionala da. 2014tik PuntuEUS Fundazioko Komunikazio arduraduna da eta Artizarra adituen sare sozialean eman du izena.

Lorea Arakistain Aizpiri (Eibar, 1983), Komunikazio arloko profesionala da eta irratiko kazetari bezala hasi zuen ibilbide profesionala. Ingurune digitalak sortzen zituen aukerak erakarrita komunikazio estrategikoaren eta marketin digitalaren arloan egin ditu azken 10 urteak. Euskarazko marketin digitalak kezkatzen du batez ere eta barruko kazetaria asetzen du kolaborazio, aurkezpen eta abarren bitartez. PuntuEUS Fundazioko Komunikazio arduraduna da 2014tik.

Artizarra aditu euskaldunen sare-sozialean eman du izena eta berarekin izan gara: