Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Literatura topaketa antolatu du Mondragon Unibertsitateak
Erabiltzailearen akzioak

Literatura topaketa antolatu du Mondragon Unibertsitateak

2012/04/18 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitatearen (MU) Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Literatura Topaketaren 13. edizioa antolatu du. Aurtengo ekitaldia antolatzaileek aspaldi buruan zerabilten gai bati eskainia dago: Haur Literaturari. Topaketa apirilaren 24an izango da.

Egitaraua

09:30 Juan Kruz Igerabide (idazlea eta irakaslea): “Bizirik irauteko literatura”. Igerabide topaketen gaian murgilduko gaitu. Haur Literaturan datzan bizitzarako jakintza eta pertsonaren eraikuntzarako bidea azalduko du.
10:30 Eider Eibar (ilustratzailea): “Marrazki bizia” hitzaldian irudiaren “hizkuntzara” hurbilduko gaitu.
11:30 Kafea.
12:00 Yolanda Arrieta (idazlea eta irakaslea): “Iruditik hitzera. Literaturaren baliabideak ezagutzeko tailer-bilduma” saioan tailerrak egingo ditu literatura modu bibentzialean ezagutu eta ezagutarazteko.
13:30 Bazkaria.
15:00 Pello Añorga (idazle eta ipuin kontalaria): “Haur ipuinak helduentzat: helduak izatera heltzeko” saioan ipuin kontaketa egingo du topaketen espiritua ardatz.

Informazio guztia HEMEN.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari