Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Literatura irakurtzeko farmazia birtuala

Dokumentuaren akzioak

Literatura irakurtzeko farmazia birtuala

2012/06/04 - unibertsitatea.net
Literatur Mikropilulen Farmaziak literatur zaleen topalekua da. Literatur dosi txikiak dira oinarri, 8-15 arteko sormen lanak.

Asier Luzarraga, Filosofian lizentziatua, eta Maialen Unanue, Kazetaritzan lizentziatua, elkartu dira “Literatur Mikropilulen Farmazia” izenaz ezaguna den bloga sortzeko. Letren eta idazkien maitaleak dira biak, hori dela eta, literatura idatzi eta irakurri ahal izateko farmazia birtuala sortzea erabaki zuten. 2011ko azaroan kaleratu zuten lehen mikropilula. Hortik aurrera, sarrera pilo gehitu dituzte euren blogera. Igoera librea da, edonork parte hartu dezake. Beti ere baldintzak jarraituz; literatur dosi txikiak oinarri izatea, hau da, 8-15 arteko sormen lanak. Helburua, argi dago, literaturaren kontsumoa sustatzea.

Azken berria, blogetan oinarritutako bi ekimen literarioen gurutzaketa izan da. Literatur mikropilulen farmaziako zenbait testu Xerezaderen Artxiboa literatur podcast-era joan dira, eta ahotsez grabatu ditu Mikropilulen arduradunetako batek, Maialen Unanuek.

Gazteek sortutako ekimen hauek arrakasta handia lortzen ari dira. Izan ere, honelako ekintzak beharrezkoak dira langabezia nagusi den gizarte honetan. Ekimen berriak, irudimentsuak eta ilusioz beteak.