Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Lisa Randall fisikari ospetsuak hitzaldia emango du bihar UPV/EHUn: Big Questions in Physics
Erabiltzailearen akzioak

Lisa Randall fisikari ospetsuak hitzaldia emango du bihar UPV/EHUn: Big Questions in Physics

2014/10/28 - Unibertsitatea.net
Lisa Randall partikulen fisikan eta kosmologian da aditua eta ekarpen garrantzitsuak egin ditu bi esparruetan.

Big Questions in Physics, horixe da Lisa Randall fisikari teoriko amerikar ospetsuak bihar UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean eskainiko duen hitzaldia.

Lisa Randall munduko fisikari teoriko goraipatuenetakoa da eta partikulen fisikan da doktorea Harvardeko Unibertsitatean. Partikulen fisikan eta kosmologian da aditua eta ekarpen garrantzitsuak egin ditu bi arloetan. Ezagunena Randall-Sundrun eredua da, ezagutzen diren hiru dimentsioak baino gehiago daudela proposatzen duena.

Hitzaldia 12.00etan izango da Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan.

(Iturria: UPV/EHU)



Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari