Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Linguae Vasconum Primitiae" ikusgai Eusko Legebiltzarrean

Dokumentuaren akzioak

"Linguae Vasconum Primitiae" ikusgai Eusko Legebiltzarrean

2011/02/02 - Unibertsitatea.net
XVI. eta XVII. mendeetako euskal literaturako hamalau lan batzen dituen erakusketa antolatu du Eusko Legebiltzarrak: “Euskara jalgi hadi plazara”.

 

Ikusgai egongo dira besteak beste Pariseko Liburutegi Nazionalak utzitako eta euskaraz inprimatutako lehenengo liburua: Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae. Halaber, Joanes Leizarragaren Testamentu Berria, Euskaltzaindiak erakusketarako utzitakoa.

 

Erakusketa ikusgai egongo da martxoaren 31ra arte Eusko Legebiltzarreko Tomás Moro Aretoan.