Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Liburuaren nazioarteko eguna dela eta UEUko liburuak %50eko beherapenarekin

Dokumentuaren akzioak

Liburuaren nazioarteko eguna dela eta UEUko liburuak %50eko beherapenarekin

2015/04/23 - Unibertsitatea.net
Gaur, apirilak 23 osteguna, liburuaren nazioarteko eguna da, eta hori ospatzeko %50ean jarri ditu liburu guztiak Udako Euskal Unibertsitateak.

UEUk liburuaren nazioarteko egunarekin bat egin eta bere liburuak erdi prezioan jarri ditu gaur. 1978an hasi zen liburuak argitaratzen eta orain arte genero guztietako liburuak kaleratu ditu: testu-liburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazioa, erreferentziazko obren itzulpenak eta doktorego-tesiak besteak beste.

Ueu.eus atariko denda ataletik egiten da liburuen erosketa eta paperezko edizioan edota formatu digitalean eskuratu daitezke. Horretarako, webgunean erregistratu beharra dago: erosketa egiterako orduan agertzen diren pausuak jarraitu eta baieztatu beharreko mezu bat jasoko duzu e-mailean. Hala ere, edozein arazo izanez gero, idatzi mezu bat argitalpenak@ueu.eus helbidera.

Beraz, libururen bat eskuratzkeotan bazabiltza izan kontutan UEUren webguneko dendan %50eko deskontuarekin lor dezakezula gaurko egunean zehar.