Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Liburu baten salmenta arrakasta aurreikusteko sistema informatikoa garatu dute Granadan

Dokumentuaren akzioak

Liburu baten salmenta arrakasta aurreikusteko sistema informatikoa garatu dute Granadan

2013/04/30 - Unibertsitatea.net
Neurona-sare artifizialetan oinarritzen den PreTEL sistema garatu dute Granadako Unibertsitateko ikerlariek. Sistemak, merkaturatuko den liburu berri baten tirada eta salmenta estimazioak eskaintzen ditu.

Granadako Unibertsitateko ikerlariek liburu batek argia ikustean izango duen salmenta aurreikusteko neurona-sare artifizialetan oinarritzen den sistema garatu dute: PreTEL.

Sistema gai da merkaturatuko den liburu berri baten tirada eta salmenta aukeren estimazioak eskainiko dituen eredu matematiko bat eskuratzeko. Horretarako aurrez dagoeneko argitaratuta dauden milaka libururen datuekin trebatzen da.

Proiektua Granadako Unibertsitateko GeNeura ikerketa taldeko Pedro Ángel Castillo Valdivieso, Juan Julián Merelo Guervós eta Antonio Miguel Mora García ikerlariek gauzatu dute PRM Consultores S.C.A. enpresarekin batera.