Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Lezetxikiko indusketa arkeologikoen XVI. kanpainarekin hasi dira

Dokumentuaren akzioak

Lezetxikiko indusketa arkeologikoen XVI. kanpainarekin hasi dira

2011/06/30 - Unibertsitatea.net

Lezetxiki, Arrasaten 1927an aurkitu zuten kobazuloa da. Kantauriko eta penintsulako paleolito garaiko erreferentzia zientifikoa bihurtu da eta mundu mailan ere ezaguna da bertan aurkitutako giza aztarna fosilizatuengatik, bereziki bi aurkikuntzagatik: 2 hortz neandertal eta neandertal garaia baino lehenagoko "homo heidelbergensis" deituriko espezieko emakume baten besahezurra.

Kobazuloan hala ere aurkikuntza gehiago egin dira: kobazuloko hartzak, bisonteak, ahuntzak, oreinak, tximinoak...

Kobazuloko lehen indusketak Jose Miguel Barandiaranek egin zituen, eta orain urtero uda sasoian Historiako ikasleek indusketa arkeologikoak egiteko aukera dute UPV/EHUko historiaurreko Alvaro Arrizabalaga irakaslearen zuzendaritzapean. Aurtengoa Lezetxikiko indusketa arkeologikoaren XVI. kanpaina da.