Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Lekualdatzeak" mintzagai Urbanbat jaialdian
Erabiltzailearen akzioak

"Lekualdatzeak" mintzagai Urbanbat jaialdian

2017/10/09 - unibertsitatea.net
Bilbon izango gizarte berrikuntza eta hirigintzari buruzko jaialdia, azaroaren 8tik 12ra bitartean

Gizarte berrikuntza eta hirigintzari buruzko Urbanbat kultura jaialdiak "lekualdatzeak" izango ditu mintzagai bere seigarren edizioan. Bilbon izango da jaialdia azaroaren 8tik 12ra bitartean.

"Hirietako erdiguneetan bizi ziren herritarren egozpena geldiarazteko" ekimenen aurkezpenekin hasiko da jaialdia. Guztira 29 proiektu jaso dituzte eta hautaketa egiterakoan "hainbat ekintza-eremutatik hiri- lekualdatzeei erantzun propositibo bat proposatzeko gauza diren ekimenak" hartu dituzte kontuan. Aurkezpenez gain, zine konferentziak, lantegi-afariak, erakusketak, hitzaldiak, mahai-inguruak, ibilbideak, performanceak zein kontzertuak izango dira bost egunetan.

Antolatzaileen esanetan, jaialdian kulturak eta arteak betetzen duen zereginari buruz egingo dute gogoeta"Hirigunea elitizatzeko eta esanahi berria emateko betetzen duten rolari buruz, auzoak garestitzen dituzten sorkuntza-zerbitzu eta sorkuntza-industrietan oinarritutako “ekonomia berria” ezartzeko duten trakzio-ahalmenari buruz. Baina, halaber, herritarrak gentrifikazioaren aurka ahalduntzeko duten ahalmenari buruz eta komunikatzeko, subjektibotasunak sortzeko, gizarte-mugimenduetara eta gizarte-arazoetara hurbiltzeko, aktibazio politikorako, guneak eraberritzeko eta lekuaren memoria eta identitateari balioa emateko duten ahalmenari buruz".

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari