Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Leioako campusera autobusez joatea merkeagoa izango da aurki

Dokumentuaren akzioak

Leioako campusera autobusez joatea merkeagoa izango da aurki

2010/01/21 - Unibertsitatea.net

Ikasleentzat Leioako campusera Bizkaibusean joatea merkeagoa izango da aurki. 2009an zehar aritu dira aukera aztertzen Bizkaiko Foru Aldundia eta UPV/EHU eta aurten ahalik eta azkarren abian jartzea da asmoa.

Bidaia bakoitza %20 gutxiago kostatuko zaio ikasleari eta horretarako bidai txartel berezia izango du, berak soilik erabiliko duena eta unibertsitateak emango diona.