Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Leioako campusak parke zientifiko bat izango du
Erabiltzailearen akzioak

Leioako campusak parke zientifiko bat izango du

2007/02/22 - Unibertsitatea.net
EHU eta Bizkaiko Teknologi Parkea, Leioan kokatuko den Zientzia Parkea diseinatu eta planifikatzeko elkarlanean ari dira.
EHUk eta Bizkaiko Teknologi Parkeak hitzarmena lotu dute. Leioan egingo den Zientzi Parkearen diseinu eta planifikazioan hartuko du parte Bizkaiko Teknologia Parkeak. Akordio honen bidez, lanbide prestakuntza handiko enplegua sortuko dute, baita jarduera ekonomiko eta sozial berriak garatzeko estrategiak sustatu ere.

Zientzia Parkea izango denak ez du eraikuntza data ofizialik, baina bere kokapena zehaztuta dago. Oraingo Leioako campusaren bestaldean egongo da kokaturik (Unbe mendiruntz) eta 8,5 hektarea izango ditu. Bi campusak aparkaleku batek eta oinezkoentzako pasabide batek lotuko ditu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari