Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Errektoreordeak Leioako campuseko aparkalekuen %30 UPV/EHUko langileentzat gordetzea salatu du Ikasleen Kontseiluak

Dokumentuaren akzioak

Errektoreordeak Leioako campuseko aparkalekuen %30 UPV/EHUko langileentzat gordetzea salatu du Ikasleen Kontseiluak

2011/10/28 - Unibertsitatea.net
Ikasle Kontseiluaren iritziz ez da koherentea errektoreak autobusa ikasleei erabiltzeko eskatzea eta langileen artean garraio pribatua sustatzea.

Errektoreordeak Leioako campuseko aparkalekuko plazen %30 esklusiboki UPV/EHUko langileentzat gordetzea salatu du Bizkaiko Ikasleen Kontseiluak. Neurri honek, batetik, ikasleak diskriminatzen dituela diote eta bestetik, unibertsitateko kideen artean garraio publikoa ez sustatzea dakarrela.

Ikasle Kontseiluaren iritziz ez da koherentea errektoreak autobusa ikasleei erabiltzeko eskatzea eta langileen artean garraio pribatua sustatzea. Hauen iritziz aparkalekuen politikak bat egin behar du garraio publikoa bultzatzearekin eta horretarako errektoreordetzak aparkalekuen politika erabat aldatu behar du.

Ikasle Kontseiluaren iritziz unibertsitateko kideen arteko garraio partekatua sustatzera bideratutako neurriak dira hartu behar direnak.