Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Lehenaldiz enbrioiak genetikoki eraldatzeko teknika bat probatu dute giza enbrioetan

Dokumentuaren akzioak

Lehenaldiz enbrioiak genetikoki eraldatzeko teknika bat probatu dute giza enbrioetan

2015/05/04 - Unibertsitatea.net
Txinako Sun Yat-sen unibertsitatean egin dute teknika eta Protein & Cell aldizkarian argitaratu dute.

Lehen aldia da giza enbrioiak genetikoki eraldatzeko teknika bat giza enbrioetan probatzen dena eta Txinan izan da, Sun Yat-sen unibertsitatean. Probatu duten teknika konplexu entzimatiko bat -CRISPR/Cas9 izenekoa- enbrioan injektatzean datza. Konplexu hori nahi den genoma-zatira iristen da eta harekin batera sartzen da genea eraldatuko duen molekula ere.

Orain arte, zelula helduetan eta animalien enbrioetan bakarrik probatu izan da teknika hau eta Txinaren kasuan gaixotasun bat eragiten duen genea konpontzea litzateke helburua. Ernalketa lagunduan baztertutako enbrioiak izan dira ikerketa honetan erabili direnak, enbrioi horiek ez zuten garatzeko aukerarik eta. 86 enbrioietan injektatu zuten aipatutako konplexua eta horietatik 71k iraun zuten bizirik. Teknikak, ordea, 28tan baino ez zuen izan arrakasta.

Ikertzaileek emaitza tzarra izan del aonartu dute, giza enbrioietan erabiltzeko %100eko arrakasta lortu beharko lukete eta. Esanbeharra dago, ikerketa Protein & Cell aldizkarian argitaratu arren, Nature eta Science aldizkariek uko egin zietela hura argitaratzeari.

Hemen uzten dizuegu artikulu osoa irakurtzeko: Giza enbrioiak genetikoki eraldatu dituzte, lehen aldiz.