Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Lehen haurtzaroan kontzeptu garapena ebaluatzeko baliabide erabilgarriak dira haur txikien marrazkiak
Erabiltzailearen akzioak

Lehen haurtzaroan kontzeptu garapena ebaluatzeko baliabide erabilgarriak dira haur txikien marrazkiak

2014/01/30 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko bi ikertzailek egin dute azterketa eta ikusi dute haurrek izaki bizidunak zer diren ulertzen dutela.
Lehen haurtzaroan kontzeptu garapena ebaluatzeko baliabide erabilgarriak dira haur txikien marrazkiak

Irudia:www.ehu.es

4 eta 7 urte bitarteko 118 haurrek landareen biziari buruz egindako marrazkiak aztertu dituzte UPV/EHUko José Domingo Villarroel eta Gillermo Infante ikertzaileek.

Ikerketan ikusi dute landareen marrazkietan zenbait elementu marrazteak  (eguzkia, euria, hodeiak...) lotura duela haurren kontzeptu garapenaren funtsezko hainbat alderdirekin.

Izan ere, marrazkiek erakutsi dute haurrek izaki bizidunak zer diren ulertzen dutela eta esaterako, eguzkia marrazteak lotura sendoa duela izaki bizidunen eta entitate bizigabeen arteko bereizketarekin. Eguzkia ez dute dekorazio kontuengatik marrazten baizik eta badakitelako landareek bizirauteko eguzkiaren argia behar dutela.

Hori dela eta, ikertzaileek, lehen haurtzaroan haur txikien marrazkiak kontzeptu garapena ebaluatzeko baliabide erabilgarria direla azpimarratu dute.

ikerketa Journal of Biological Education aldizkariak argitaratu da: Early understanding of the concept of living things: an examination of young children's drawings of plant life Journal of Biological Education.

(Iturria: UPV/EHU)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari