Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Polimero hitzaren definizio onenak irabaziko du Lea Artibairen Ikastetxearen lehiaketa berria

Dokumentuaren akzioak

Polimero hitzaren definizio onenak irabaziko du Lea Artibairen Ikastetxearen lehiaketa berria

2007/06/08 - Unibertsitatea.net
Zer dira polimeroak?. Galdera hauxe erantzun behar da 10 lerrotan lehiaketan parte hartzeko. Ekainaren 29a baino lehenago bidali behar dira erantzunak.

Markinako Lea Artibai Ikastetxean Polimeroen Ingeniaritza ikasketak ematen dira eta bertako irakasleek lehiaketa antolatu dute Batxilergoko eta Prestakuntza zikloetako ikasleentzat.  Hauek galdera bat erantzun beharko dute:

Zer dira polimeroak?


Definizioak gehienez 10 lerro izan beharko ditu eta zera baloratuko da: originala izatea, bakoitzak bere hitzekin egitea eta adibideak jartzea.

Definizioa ekainaren 29a baino lehenago bidali beharko da web gunean bete behar den formularioaren bitartez eta ingeniaritzako irakasleek uztailaren 6an emango dute irabazlearen izena. Honek, Ipod Shuffle bat irabaziko du.