Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Laster Twitter-a euskaraz

Dokumentuaren akzioak

Laster Twitter-a euskaraz

2012/05/18 - unibertsitatea.net
Erabiltzaileek Twittereko menuaren %80a itzuli dute dagoeneko.

Asteazkenean, maiatzaren 6an, sare sozialak itzulpen zentroa euskaraz erabiltzeko eskaini zuen eta dagoeneko, hiru egun pasa barik egonda, erabiltzaileek Twitterreko menuaren %80a itzuli dute. Beraz, esan liteke, gutxi barru Twitter euskaraz erabiltzeko aukera izango dugula.

Twitterrek 140 milioi erabiltzaile ditu eta egunean 340 milioi tuit inguru argitaratzen dituzte. "Interneteko SMS zerbitzua" bezala ezaguna da eta udaberri arabiarrean erabilgarritasun handia izan zuen. Twitterren erabiltzen diren eremu urriko hizkuntzei dagokienez, euskara da, Haitiko kreoleraren ondoren, sare sozialean gehien erabiltzen dena. 7.000 erabiltzailek baino gehiagok euskaraz tuiteatzen dute. Sare sozial honen arrakasta eta euskaraz duen erabilgarritasuna ikusita euskaraz jartzeko beharra zegoela iragarri zuten zenbait erabiltzailek. Horien artean, Lander Arbelaitz kazetariak. Orain dela urte bete inguru, kazetari gazte honek jarri zuen martxan Twitter euskaratzeko kanpaina, 2011ko otsailaren 23an eta udazkenean berriro piztu zen, orduan Joseba Kamioren eskutik. Maite zaitugu, maite gaitzazu zuk ere mezuarekin hasi zuen kanpaina Kamiok. Harrezkero, hainbat Tuiterlarik eskatu diogu Twitterri bere interfazea euskaratu zezan eta badirudi azkenean kanpainek bere fruitua eman dutela. Asteazkenean, Twitterrek hainbeste espero genuen berria iragarri zuen. Bere interfazea beste 6 hizkuntzara itzultzeko aukera ireki du: euskara, katalana, ukraniera, greziera, txekiera eta afrikaansa.

Dagoeneko 28 hizkuntzatan erabili daiteke Twitter, eta beste 6 hizkuntzak onartzen dituenean, 34 horien artean izango da Euskara.

Twitterreko edukiak euskaratzen parte hartu nahi dutenek Twitterreko itzulpen zentrora jo behar dute eta, horretarako, Twitterreko kontu bat izan behar da.