Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 81 Leonardo beka Universidad de Navarrako ikasleen eskura

Dokumentuaren akzioak

81 Leonardo beka Universidad de Navarrako ikasleen eskura

2007/05/02 - Unibertsitatea.net
Leonardo beken helburua ikasleen lan gaitasuna hobetzea da.

Leonardo bekak

Fundación Empresa-Universidad de Navarra-k (FEUN), Universidad de Navarrako ikasleen eta Leonardo da Vinci Agentziaren arteko zubi lanak egiten ditu. Honela, Leonardo da Vinci 81 beka daude Universidad de Navarrako ikasleen eskura, horietatik bi berriak.

Beka hauekin, ikasleek Europar Batasunean praktikak egiteko aukera izango dute. Eta honekin beraien lan gaitasuna hobetzea lortu nahi da lan esperientziaren bitartez, hizkuntzaren hobekuntzaren bitartez eta beste kultura batzuekin kontaktuan jarriz.

Informazio gehiago lortu daiteke FEUN-ekin kontaktuan jarriz, ondorengo helbidera idatziz practicas.feun@unav.es edo 948425618 telefonora deituz.

Lan orientazioari buruzko jardunaldiak maiatzaren 2an eta 3an

Ildo honetatik, maiatzaren 2an eta 3an   Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatuta, Lan orientazioari buruzko jardunaldiak antolatu dira.

Jardunaldiak Baluarten izango dira goizeko 10.00etatik 20.00etara bitartean eta besteak beste, Europar Batasunean praktikak eta lana bilatzeko interesa duten ikasle eta graduatuek informazio ugari biltzeko aukera izango dute.