Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa

Dokumentuaren akzioak

Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa

2018/12/19 - Unibertsitatea.net
Maialen Moreno Zubeldia Euskal filologoak eskainiko du hitzaldia bihar, abenduak 20, Baionako Museoan.
Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa

Irudia: www.eke.eus

Maialen Moreno Zubeldia Euskal filologian doktorea (Deustuko Unibertsitatea) da eta herri kontakizunak bildu ditu Lapurdin, Baxenabarren eta Zuberoan. 2009-2010 urte bitartean egin du azterketa eta transkribatu dituen kontakizun horien ezaugarriez arituko da besteak beste bihar (abenduak 20)  Baionako Museoan antolatu den hitzaldian.

Hitzaldian errefera-emailea izango da Xarles Videgain Euskaltzain eta Unibertsitateko irakaslea. Hitzaldia arratsaldeko 18.30etan izango da, euskaraz eta bat-bateko itzulpena egingo da frantsesez.

Informazio gehiago: EKE.