Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian LANGUNE: hizkuntzen industria indartzeko

Dokumentuaren akzioak

LANGUNE: hizkuntzen industria indartzeko

2010/02/25 - Unibertsitatea.net

Hizkuntzen industria mundu mailan hazten ari den sektorea da eta sektore ekonomiko garrantzitsua da Euskal Herrian.

Ondorio hau Innobasque-ren babesarekin Gipuzkoa Berritzenek garatu duen 2 urtetako gogoeta prozesuaren emaitzetako bat da.

Euskal Herria Hizkuntzen Industriaren esparruan indartzea eta erreferente bilakatzea da helburua eta horretarako sortu da LANGUNE. Elkartea hiru urterako plan estrategikoa lantzen ari da.

Arlo horretakoak dira itzulpena, interpretazioa, softwarearen lokalizazioa, terminologiaren kudeaketa, idazketa teknikoa, hizkuntza-teknologiako tresnak, zuzentzaile ortografiko eta gramatikalak...