Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian LANBAI 2016: enplegu eta formazio azoka

Dokumentuaren akzioak

LANBAI 2016: enplegu eta formazio azoka

2016/06/01 - Unibertsitatea.net
Datorren asterako hitzordua egin du Mondragon Unibertsitateak LANBAI 2016rako, IV. Enplegu eta Formazio Azokarako.

Mondragon Unibertsitateak ekainaren 9rako hitzordua zabaldu du, LANBAI 2016 enplegu eta formazio azoka xede. Goi Eskola Politeknikoak Garaia Berrikuntza Gunean (Arrasate) duen 11. eraikinean izango da azoka, datorren asteko osteguneko arratsaldeko 14:45etatik 19:00etara.

Antolatzaileek adierazi dutenez, "ekimen hau, une honetan lan bila dauden edo goi mailako formazioaren inguruko informazioa jaso nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago". Bide horretan, unibertsitateaz gain, Arrasateko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika departamentuaren Erakunde Autonomoa den Euskal Enplegu Zerbitzua, Lanbide eta Mondragon Korporazioaren babesa ere badauka azokak.

Bertan, lau gune izango dira: formazio gunea, enpresa gunea, lan poltsa gunea eta elkarrizketa gunea (elkarrizketetarako hitzordua eskatu behar da ekainaren 2ra arte horretarako ahalbidetutako formularioaren bidez).

Era berean, aurreko egunetan -ekainaren 6tik eta 8ra- enpleguari lotutako hainbat lantegi eta hitzaldi ireki ere antolatu dituzte Arrasateko Kulturaten.

Interesa duenak ez du zertan aldez aurretik izenik eman behar, bertara hurreratzea nahikoa izango da.