Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako unibertsitarioei zuzendutako Enplegu Foroa egingo da bihar Iruñean

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako unibertsitarioei zuzendutako Enplegu Foroa egingo da bihar Iruñean

2007/03/26 - Unibertsitatea.net
Enplegu Foroa Baluarten egingo da bihar eta Nafarroako unibertsitateetako ikasle eta titulatuei zuzenduta dago.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak I. Enplegu Foroa antolatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) eta Nafarroako Unibertsitatearekin (NU) batera.

Foroa bihar egingo da Baluarten, goizeko 9.00etan hasi eta arratsaldeko 19.00ak bitartean. Bertan, Nafarroako unibertsitateetako ikasle eta titulatuek enpresekin zuzeneko hartu emana izateko aukera izango dute.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren helburua, unibertsitariei eta gazteei oro har lan mundua hurreratzea eta lan mundurako sarbidea erraztea da. Halaber unibertsitate nafarren arteko elkarlana bultzatzea.

Baluarterako autobusa doan izango dute ikasleek. Geltokiak NUPeko Aulario Eraikinean eta NUko Eraikin Zentralean kokatu dira.