Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Doktorego aurreko ikertzaileen lan baldintzak hobetzeko eskaria egin diote UPV/EHUri
Erabiltzailearen akzioak

Doktorego aurreko ikertzaileen lan baldintzak hobetzeko eskaria egin diote UPV/EHUri

2018/05/11 - Unibertsitatea.net
Euskal Herriko Aurre-Doktoreen Asanbladak hainbat mobilizazio deitu zituen atzo dituzten lan baldintzak hobetzeko exijituz.

Euskal Herriko Aurre-Doktoreen Asanbladak ikertzaile langile bezala dituzten lan baldintzak hobetzeko eskaria egin diote UPV/EHUri.

Horretarako mobilizazioak egin zituzten atzo Leioako, Gasteizko eta Donostiako campusetan. Ondorengo hauek dira exijitzen dituztenak:

  • Kontratuetan "prestakuntzazko" kategoria kentzea.
  • Kontratua amaitzean indemnizazioa bermatzea.
  • Ikertzaile Doktoregai Kontratuak UPV/EHUko lan kontratudun irakasle eta ikertzaileen hitzarmen kolektibora sartzea.

 

Astelehenerako ere, maiatzak 14, asanblada deitu dute Leioan, 12etan Liburutegiko Batzar Aretoan.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari