Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kultura Zientifikoaren I. Ikasle Topaketa egingo da ostegunean, Donostian

Dokumentuaren akzioak

Kultura Zientifikoaren I. Ikasle Topaketa egingo da ostegunean, Donostian

2014/05/05 - Unibertsitatea.net
Ekimenaren helburua da ikasleen ikuspuntutik zientziaren ikuspegi transdiziplinarra erakustea, ikasleek zientziaren garapenean duten garrantzia azpimarratzeko.

Kultura Zientifikoaren I. Ikasle Topaketa egingo da ostegunean, maiatzaren 8an, Donostian. Kultura zientifikoa sustatzeaz gain, ekimenaren helburu nagusiena da ikasleen ikuspuntutik zientziaren ikuspegi transdiziplinarra ezagutaraztea, betiere ikasleek zientziaren garapenean duten garrantzia azpimarratzeko.

Topaketan zuzenean parte hartzeko ikasleek beraien ikerlanen inguruko proposamenak igortzeko aukera izan dute eta dagoeneko behin-behineko egitaraua osatu dute. Honatx egitaraua:

9:00: akreditazioak.
9:30: aurkezpena.
9:40: komunikazioak:

    • Hipoteken betebeharrak eta lege aukerak, Yolanda Calparsoro.
    • Begiak eta landareak?, Sara Lopez.
    • Incubegg, Haritz Ruiz, Martin Rekondo, Iker Zubillaga, Julen Sousa eta Yeimi Mantilla.
    • Emozioak ikertzen
    • Testuen interpretazioa: izenen desanbiguazioa ezagutza-base erraldoien arabera, Ander Barrena.
    • Bidezkoa eta zilegi da beloaren erabilera?, Lide Gurrutxaga.

11:00: kafea.
11:30: poster saioa:

    • Molekulen egitura, Irantzu Barbarin, Estibalitz Otegi, Nadia Arruabarrena eta Enaitz de las Heras.
    • Kriminologia eta bere aplikazioak: Delinkuentziaren prebentzioa eta delinkuenteen bergizarteratzea, Amaia Núñez, Iñaki Pérez, Diana Martin, Ione Berrocal eta Diana Tejedor.
    • Erradiazio Elektromagnetikoa, Iliane Rafaniello, Maitane Lopez, Jasmina Navarrete eta Mireia Rollan.
    • Homosexualen Lege-Babesa: Behar bezainbestekoa?, Eneritz Arruti, Olaia Barrenetxea, Miren Amaia Belloso, Lide Gurrutxaga, Irune Ugalde eta Josebe Zarautz.
    • JDownloader-ren lokalizazioa, Aritz Sala eta Asier Kortajarena.
    • Hizkuntza-eskubideak: Administrazioan euskaraz, Irati Malatsetxeberria eta Aitor Arzuaga.
    • Espetxe zigorra egokia da? Ezinbestekoa? Alternatibarik?, Eneritz Arruti, Olaia Barrenetxea, Miren Amaia Belloso, Lide Gurrutxaga, Irune Ugalde eta Josebe Zarautz.

12:15: komunikazioak:

    • Beldurraren mapak delikuentzia aztertzeko eta ikertzeko tresna, Natalia Serrano.
    • Erresonantzia magnetikoa eta medikuntza, Sara Mchichou, Uxua Huici eta Eider Matxinandiarena.
    • Espainia eta Frantziako hizkuntza politika: zer diote herrialde horietako konstituzioek euskararen ofizialtasunari eta erabilerari buruz?, Ihintza Palacin.
    • Zikoinaren teoria egiaztatzen duen eredu estatistikoaren aldeko frogak, Josu Lopez-Gazpio.

13:15: mahai-ingurua:

    • Nola ulertzen dugu Kultura Zientifikoaren kontzeptua? Nola susta daiteke bere hedapena?, Josu Lopez-Gazpio, Ainhoa Ortego, Jon Uranga eta Itziar Gonzalez-Dios.

14:00: amaiera.

Ikaskidetza Sareak eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu dute topaketa eta Donostiako Carlos Santamaria Zentroan egingo da.

Sarrera doakoa da, baina izena eman behar da bertaratzeko.

(Iturria: Kultura Zientifikoaren I. Ikasle Topaketa)