Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kultura, komunikazioa, hezkuntza, hizkuntza eta kulturartekotasuna landuko dituzte "Soziolinguistika hiztegi txikia" ikastaroan

Dokumentuaren akzioak

Kultura, komunikazioa, hezkuntza, hizkuntza eta kulturartekotasuna landuko dituzte "Soziolinguistika hiztegi txikia" ikastaroan

2019/01/07 - Unibertsitatea.net
UEUk eta Oihaneder Euskararen etxeak antolatu dute Soziolinguistika Klusterraren laguntzarekin. Bost saio eta 10 hitzaldi antolatu dituzte urtarriletik maiatzera bitartean.

Ikerketa soziolinguistikoa gizartera modu dibulgatzaile eta erakargarrian hurreratzeko Soziolinguistika hiztegi txikia ikastaroa antolatu dute UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak Soziolinguistika Klusterraren laguntzarekin.

Hori dela eta Hausnartu soziolinguistika sarietako orain arteko lan sarituak hartuko dituzte oinarri eta bost esparru jorratuko dituzte: Kultura, komunikazioa, hezkuntza, hizkuntza eta kulturartekotasuna.

Bost saio eta 10 hitzaldi antolatu dituzte urtarriletik maiatzera bitartean. Hona hemen egitaraua:

2019-01-29: Kultura

  • "Arabako bertso eskolak, gazteek hitza hartzeko guneak." Manex Agirre (Gorbeialdeko Kuadrillako euskara teknikaria).
  • ''Euskarazko kulturaren kontsumoa ulertu nahirik.'' Josu Amezaga (UPV/EHUko irakaslea).

2019-02-26: Komunikazioa.

  • "Aiaraldea Ekintzen Faktoria: komunikaziotik komunitate proiektu integral batera" Gartzen Garaio
  • ''Sormen-ekosistema bat euskarazko komunikazioarentzat.'' Aitor Zuberogoitia eta Goio Arana (MUko irakasleak).

2019-03-26: Hezkuntza.

  • "Eskola eleaniztunean hizkuntzen gaineko jarrerak gogoetagai: euskararen biziberritzerako aukera bat?" Leire Diaz de Gereñu.
  • ''Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak.'' Naiara Berasategi.

2019-04-09: Hizkuntza.

  • “Araba: mundu mailako biziberritzearen adibide?” Txerra Rodriguez (Emunen hizkuntza aholkulari eta UPV/EHUndoktoregai).
  •  “Sugea dantzan: Mentalitate kolektiboak, espazioa eta erabilera Bilbon”. Galder Unzalu

2019-05-28: Kulturartekotasuna.

  • “Immigranteen seme-alabak, euskara eta hezkuntza. Gaurko erronkak” Amelia Barquin
  • ''Migratzaileen harrera gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan.'' Mario Zapata

 

Ikastaroak 19.00-20.30ak bitartean izango dira. Izena emateko jo UEUren webgunera.