Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kritika eta kontrakultura Akme jardunaldietan

Dokumentuaren akzioak

Kritika eta kontrakultura Akme jardunaldietan

2016/12/09 - unibertsitatea.net
Abenduaren 12tik 15era bitartean hitzaldiak, sinposioak eta dokumentalen emanaldiak izango dira UPV/EHUko Arte Ederren fakultatean.

Zazpigarrenez antolatuko dituzte Akme Jardunaldiak UPV/EHUko Arte Ederren fakultatean. Oraingo honetan "Kritika & kontrakultura" izango dituzte protagonista eta abenduaren 12tik 15era bitartean hitzaldiak, sinposioak eta dokumentalen emanaldiak izango dira.

Urte birik behin antolatzen dira jardunaldiak eta "unibertsitatera hurbildu nahi dituzte beraien berezitasunengatik bertako ikasketa programetan sartzen oso zailak diren praktika artistikoak", besteak beste, etengabe bilakatzen eta garatzen ari direlako.

Ikasleen parte hartzea ere bada jardunaldion helburua. Hori dela eta,  ikasleak izan dira, ikasle ohi eta irakasleekin batera ekitaldiak antolatu dituztenak.