Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kriminologia-zientzien arloan ikertzeko lehiaketa ikerlari gazteentzat

Dokumentuaren akzioak

Kriminologia-zientzien arloan ikertzeko lehiaketa ikerlari gazteentzat

2013/06/25 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuak deitu du sariketa eta kriminologiaren alorrean ikertu nahi duen 35 urtetik beherako ikerlariei dago zuzenduta.

UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuak Pinatel Ikerketa Sariaren 7. edizioa deitu du.

Sariketak kriminologiaren esparruarekin lotutako ezagutzak ulertzen eta hobetzen lagunduko duen zientzia-lanik onena sarituko du eta 35 urtetik beherako ikerlariei dago zuzenduta.

Lanak irailaren 13a aurretik aurkeztu behar dira eta parte hartzeko oinarriak Jean Pinatel VII. Ikerketa Saria PDFan aurkituko dituzu.