Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian KoopFabrikan izena emateko epea irekita dago
Erabiltzailearen akzioak

KoopFabrikan izena emateko epea irekita dago

2017/01/23 - unibertsitatea.net
"Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzea" helburu dituen egitasmoa da, Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegiak eta Olatukoop elkarteak bultzatutakoa.

Otsailaren 1ean hasiko da martxan KoopFabrika. "Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzea" helburu dituen egitasmoa da eta Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegiak eta Olatukoop elkarteak bultzatutakoa da. Gipuzkoako hiru eskualdetan garatuko dute aipatu egitasmoa: Debagoienean, Oarsoaldean eta Buruntza-Beterri Udaletan. Beterri-Buruntzako udalak, Oarsoaldea eta Debagoienako garapen agentziek eta Bagara Herrigintzan kooperatibak lagundu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioarekin

Ekonomia sozialarekin lotura duten proiektuak garatu eta ekintzara pasatu nahi dutenei, jarduna profesionalizatu nahi duten elkarteetako kideei edota enpresa barruan proiektu berriak garatu nahi dituztenei zuzenduta dago KoopFabrika.

Jendarteak bizi dituen aldaketez eta tokiko garapenaren garrantziaz prestakuntza teorikoa jasotzeaz gain, ekintzailetza sozialerako tresnen erabilpenean trebatu eta arrakasta izan duten proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Ikastaroa bukatzerakoan, proiektuak finantzatzeko aukerak ere landuko dituzte.

Matrikula doan da, baina plazak mugatuak direnez ezinbestekoa izango da izena eman eta hautaketarako elkarrizketa egitea urtarrila bukatu baino lehen.

 

 

Zergatik da beharrezkoa KoopFabrika? from KoopFabrika on Vimeo.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari