Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kontzertu ekonomikoaren gaineko dokumentazio-zentrua jarriko da martxan
Erabiltzailearen akzioak

Kontzertu ekonomikoaren gaineko dokumentazio-zentrua jarriko da martxan

2007/04/19 - Unibertsitatea.net
Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHUk bultzatuko dute ekimena.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHUk Kontzertu Ekonomikoaren eta Foru Ogasunen gaiak batuko dituen dokumentazio-zentrua jarriko dute martxan.

Kontzertu ekonomikoak historian zehar sortu duen materiala bilduko da bertan eta web gune baten bidez zabalduko da. Honez gain, gaiaren gaineko berezko tituluak eskaintzea eta ikastaroak antolatzea da asmoa.

EHUren Historia Garaikideko departamentuak hartuko du zentruaren ardura eta lau irakasle arituko dira proiektuan astean 20 orduz. Arduradunak Joseba Agirreazkuenaga eta Mikel Urquijo izango dira.


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari