Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Komunikaldia 2016 ikus-entzunezko erronkei so

Dokumentuaren akzioak

Komunikaldia 2016 ikus-entzunezko erronkei so

2016/03/07 - Unibertsitatea.net
"Nola eman aterabidea egindako ikus-entzunezkoari?" galdera ardatz hartuta ekingo diote aurtengo Komunikaldiaren hamaikagarren edizioari.

Arrasate Garaia Berrikuntza Gunean egingo da Komunikaldia 2016 datorren asteazkenean, martxoaren 9an.

"Nola eman aterabidea egindako ikus-entzunezkoari?" izenburua jarri diote aurtengo ekitaldiari eta, bertan, profesionalak eta ikasleak bilduko dira sektorearen inguruko gogoeta egiteko. Bide horretan, "ikus-entzunezkoaren arloan dauden aterabide profesionalen gainean hausnartzea eta bertatik bertara ezagutzea arlo horretako profesionalek eta ikasle ohiek izandako bizipenak" da ekitaldiaren xedea, antolatzailearen hitzetan.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen jardunaldia irekia eta doakoa da; hala ere, interesa duen orok izena eman beharko du aldez aurretik edo e-posta bidez honako helbidera idatzita edo telefono bidez 943 71 41 57 zenbakira deituta. 

Komunikaldia 2016: egitaraua

  • 09:15-09:30 > Aurkezpena eta ongietorria Bixente Atxa (MONDRAGON UNIBERTSITATEko errektorea).
  • 09:30-10:00 > Leire Apellaniz (Sr. & Sra. ekoiztetxeko partaidea).
  • 10:00-10:30 > Usoa Urbieta (Zinema aretoetako programatzailea).
  • 10:30-11:00 > Iñaki Gomez (Irusoin ekoiztetxeko Zuzendaritzako partaidea).
  • 11:00-11:30 > Atsedena.
  • Fakultateko ikasle ohien testigantzak:
    • 11:30-12:00 > Mikel Alvarez (Katihotsak-eko kidea).
    • 12:00-12:30 > Kepa Matxain (Hiru Damatxo-ko partaidea).
    • 12:30-13:00 > Lander Iruin (Kazetaria).
    • 13:00-13:30 > Galderen txanda.