Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kolonbiatik EHUra

Dokumentuaren akzioak

Kolonbiatik EHUra

2007/01/19 - unibertsitatea.net
Hezkuntza Sailaren bidez EHUra Kolonbiako ikasleak etorriko dira datorren ikasturtean.

Aste honetan Tontxu Campos, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, eta Euskal Herriko Uniberetsitateko arduradunak Kolonbian izan dira, bertako agintariekin hezkuntza akordio batetara iristeko.

Akordio horren arabera, Kolonbiako ikaslerik onenek EHUn beraien ikasketak jarraitzeko aukera izango dute datorren urtetik aurrera. Proiektu honen helburuetako bat hemengo unibertsitate sistema nolakoa den erakustea  da, gero  Kolonbiara bueltatzen direnean  hango sistema indartzeko.

Baina lortutako akordioak ez dira unibertsitate mailakoak soilik izango. Kolonbiako lanbide-heziketarako ere diru laguntzak emango baititu Eusko Jaurlaritzak. Era berean, interneten erabilera sustatu nahi da, herri txikietako gazteek on-line bidez ikasteko aukera izan dezaten.