Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Koldo Mitxelena saria jaso dute UPV/EHUko bost doktorek beraien euskarazko tesiagatik

Dokumentuaren akzioak

Koldo Mitxelena saria jaso dute UPV/EHUko bost doktorek beraien euskarazko tesiagatik

2017/01/11 - unibertsitatea.net
Bi urterik behin banatzen dira sariak eta bost jakintza-arlotan banatzen dira: zientzia esperimentalak, ingeniaritza eta arkitektura; osasun zientziak; gizarte eta lege zientziak; zein giza zientziak.
 Koldo Mitxelena saria jaso dute UPV/EHUko bost doktorek beraien euskarazko tesiagatik

V. Koldo Mitxelena sarietako irabazleak. UPV/EHU

Joanes Lizarraga Olanok, Itziar Adarraga Usabiagak, Mireia Agirre Diezek, Galder Guenaga Garaik eta Amaia Munarriz Ibarrolak jaso dute V. Koldo Mitxelena saria beraien euskarazko tesiagatik.

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak 2008an jarri zuten martxan "Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria" euskarazko ikerketa bultzatu eta sustatu asmoz. Sariok bi urterik behin banatzen dira eta bost jakintza arlotan banatzen dira:Zientzia esperimentalak; Ingeniaritza eta Arkitektura zientziak; Osasun Zientziak; Gizarte eta Lege Zientziak; eta Giza Zientziak.

Zientzia esperimentalak arloan Joanes Lizarraga Olanoren tesiak jaso du saria ("Soka kosmikoen ondorio behagarrien iragarpen eta froga berriak"); ingeniaritza eta arkitektura arloan Itziar Adarraga Usabiagak ("Zurruntasun-indar metodoaren analisia eta bere aplikazioa laminatu konpositetan"); osasun zientzia arloan Mireia Agirre Diezek ("Oligokitosano ultrapuruetan oinarritutako poliplexoak: diseinua, karakterizazioa eta terapia genikorako aplikazioak");  gizarte eta lege zientzietan Galder Guenaga Garaik ("Enpresak bertatik bertara bisitatzea:Turismoa eta kultura garatzeko aukera Goierrin eta Euskadin"); eta, azkenik, giza zientzietan Amaia Munarriz Ibarrolak ("Hizkuntzen antolaketa burmuin elebidunean: gaztelania-euskara elebidun afasiko baten kasu-azterketa").