Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Koldo Mitxelena saria jaso dute EHUko bost doktorek
Erabiltzailearen akzioak

Koldo Mitxelena saria jaso dute EHUko bost doktorek

2015/01/19 - Unibertsitatea.net
Aurten IV. edizioa ospatu du bi urtetik behin ospatzen den sariketa honek

Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena sariketak EHUn ikerketa sustatzea du helburu nagusitzat. Aitortza hau, Euskaltzaindia eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik sortu zen 2008 urtean eta ondoko jakintza-arloak hasi ziren saritzen: Zientzia Esperimentalak, Ingeniaritza eta Arkitektura zientziak, Osasun arlokoak, Gizarte eta Lege Zientziak eta azkenik, Giza Zientzetan.

Azken edizio honetan, Ostaizka Aizpuruak jaso du saria Zientzia Esperimentalen arloan, Igor Ayestak Ingeniaritza eta Arkitekturan, Oihane Jakak Osasun Zientzietan, Urtzi Ruiz de Azuak Gizarte eta Lege Zientzietan eta Ibon Egañak, berriz, Artea eta Giza Zientziak alorrekoa.

Iñaki Goirizelaiak ekitaldian aipatu zuenaren arabera, euskarak azken 40 urteetan izan duen bilakaera azpimarratzekoa da, eginkizun kolektibo horri Euskal Herriko Unibertsitateak egindako ekarpena bikaina izan delako, bere aburuz.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari