Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kokalekua partekatzeko aplikazioa

Dokumentuaren akzioak

Kokalekua partekatzeko aplikazioa

2015/12/15 - Unibertsitatea.net
kokalekua erregistratu eta denbora errealean partekatzeko sakelakorako aplikazio bat garatu UPV/EHUko ikasle batek.

Ander Orbegozo Igartua Bilboko Industria Ingeniaritzako Unibertsitateko Eskolako Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzan lizentziadunak Live Tracking izeneko aplikazioa sortu du gradu amaierako lan bezala.

Kokalekua erregistratu eta denbora errealean partekatzeko aukera ematen du aplikazioak, eta puntuazio gorena lortu zuen epaileen aldetik, hau da, 10 bat. Aplikazioa euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz erabili daiteke eta eskuragarri dago Androiden Play Store gunean dagoeneko. Gainera, 2.500 pertsonak baino gehiagok deskargatu dute jada.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren GipuzkoaAPPs 2015 lehiaketara aurkeztu du bere aplikazio berria Ander Orbegozok, hala ere, bien bitartean aplikazioa hobetzen jarraituko du, baita master bat egiten ere.

Hemen duzue albistea osorik: Ba al dakizu non nagoen orain?