Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Uhinak" Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko II. Kongresua

Dokumentuaren akzioak

"Uhinak" Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko II. Kongresua

2016/09/22 - unibertsitatea.net
Irailaren 27an eta 28an izango da Ficoban eta azterketa-eremua Bizkaiko Golkoa izango da, Galiziatik Bretainiara.
"Uhinak" Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko II. Kongresua

2015ko kongresua. UHINAK

Joan den uztaila lurrazaleko beroena izan omen da erregistroak ditugunetik. Atmosferako eta ozeanoetako tenperatura igotzen ari omen da. Igoera horren ondorioak berezi nabarmenak dira itsasertzean, itsas maila gorantz baitoa.

Testuinguru horretan egingo da bigarrenez mugaz gaindiko Uhinak kongresua. Irailaren 27an eta 28an izango da Irungo Ficoban. Oraingo honetan Bizkaiko Golkoa izango da azterketa-eremua, Galiziatik Bretainiaraino. Helburua klima aldaketari aurre egiteko kudeatzaileen beharrak ezagutzea da eta mundu zientifikoak behar horiek asetzeko zein ekarpen dituen. Horretarako Uhinak-ek alderdi inplikatu guztiak (zientzialariak, teknikoak eta administrazioak) biltzen dituen diziplina anitzeko ikuspegia proposatzen du.

Informazio gehiagorako www.uhinak.com webgunean