Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kitosanoa, janaria estaltzeko material berria
Erabiltzailearen akzioak

Kitosanoa, janaria estaltzeko material berria

2015/02/02 - Unibertsitatea.net
Egun jakiak biltzeko erabiltzen ditugun materialak ordezkatzeko alternatiba ikertzen ari da UPV/EHUko ingeniari kimiko talde bat.

Jakin badakigu egun jakiak biltzeko erabiltzen ditugun materialak ingurumenerako oso txarrak direla, oso zailak baitira degradatzeko. Petroliotik eratorritako plastikoek, adibidez, 100 eta 400 urte bitartean behar dute guztiz desagertzeko, hala ere edonon aurkitu ditzakegu, ibaietan, itsasoan zein mendietan, funtsezko bilakatu baitira gure bizimoduan.

Ikerketa asko ari dira burutzen horri alternatiba bat aurkitze aldera, horien artean aurktizen da UPV/EHUko ingeniari kimikoa den Itsaso Lcetak zuzentzen duena. Itsasok eta bere taldea proba saioak egiten ari dira kitosano izeneko materialarekin, harekin estalitako elikagaiek -azenarioez baliatu dira ikerketa egiteko- beste material batekin baino denbora gehiago irauten baitute propietaterik galdu gabe. Kitosanoak elikagaiak mikrobioez babesten ditu, hain justu, gainera biodegradagarria da, krustazeoen azalez egina baitago.

Nahiz eta oraingoz kitosanoaren ekoizpen masiboa urruneko helburua izan, laborategiko probetan emaitza onak lortu direla azpimarratzen du Lecetak.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari