Dokumentuaren akzioak
Kirolaren Eguna antolatu du Nafarroako Unibertsitateak larunbatean
2011/09/21 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitateak Kirolaren Eguna antolatu du datorren larunbatean unibertsitateko kiroldegian.
Aurtengoa 18. edizioa da eta 50 ekintzatik gora antolatu dituzte. Aipagarrienen artean dago unibertsitatean eraiki duten "Kirolaren zirkoa" deritzon karpa. Bertan, kirol desberdinen erakusketak egingo dituzte: kendo, esgrima, taekwondo, hip hop... Eta honekin batera, ikusmin handia sortuko du ostegunetik larunbatera bitartean erakusgai egongo den Fernando Alonsoren 1 Formulako autoak.
Jaira 10.000 pertsonatik gora hurreratzea espero dute.