Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kirola, komunikabideak eta generoaren arteko harremana hizpide aurtengo Komunikaldian

Dokumentuaren akzioak

Kirola, komunikabideak eta generoaren arteko harremana hizpide aurtengo Komunikaldian

2017/04/28 - unibertsitatea.net
Aurtengoa 12. edizioa da eta maiatzaren 4an izango da Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako campusean.

2006. urtetik, urtero, komunikazioarekin lotura duen egun bateko jardunaldi monografikoa antolatzen du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak: Komunikaldia.

Aurtengoa, 12. edizioa, maiatzaren 4an izango da Aretxabaletako campusean, eta kirola, komunikabideak eta generoaren arteko harremana izango du hizpide. Jardunaldia irekia eta doakoa da.

Aurten lehenengo aldiz ikasleek diseinatu dute jardunaldia iragartzeko kartela. Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko "Online baliabideak" lan-sekuentziako ikasleek, hain zuzen ere.

 

Egitaraua:

10:00 Aurkezpena.

10:15 Ikuskizuna. Maddi Erauskin, Iratxe Baztarrika, Irune Alfonso eta Nagore Arin (Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 2. mailako ikasleak).

10:30 Hitzaldia. Amelia Barquín (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzailea eta irakaslea).

11:30 Mahai-ingurua:

  • Maider Unda (Borrokalaria).
  • Agurtzane Elorriaga (Txirrindularia).
  • Oihana Aldai (Futbolaria)
  • Moderatzailea: Arritxu Iribar (Euskadi Irratiko esataria).