Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kirol profesionala eta kirolaren lan merkatua
Erabiltzailearen akzioak

Kirol profesionala eta kirolaren lan merkatua

2010/02/05 - Unibertsitatea.net

Kirolari profesionalen lan harremanei buruzko 1006/1985 Errege Dekretuak 25 urte egiten ditu aurten.

Urteurrena eta ACB Ligaren Saskibaloi Errege Kopa otsailean Bilbon egingo dela aprobetxatuta jardunaldia antolatu du UPV/EHUk: Kirol Profesionala eta kirolaren lan merkatua (pdf).

Egitaraua:

    • 9.45. Ongi etorria eta aurkezpena.
    • 10.00. Kirolari profesionalen lan harremana arautzen duen 1006/1985 Errege Dekretuaren emaitzak eta eraldatzeko proposamenak.
    • 10.30. Globalizazioa, atzerritartasuna eta kirolaren lan merkatua, 25 urteko garapena: tokiko merkatu zurrun batetik, merkatu global ireki batera goaz?
    • 11.15. Atsedena.
    • 11.30. Saskibaloiaren kasua berezia: industria, lan merkatu eta hitzarmen kolektibo bereziak 25 urte hauetan zehar.
    • 12.00. Mahai ingurua: Kirol Profesionalaren etorkizuna.
    • 12.45. Jardunaldiaren amaiera.

Otsailaren 19an izango da Enpresa Zientzien Unibertsitate Eskolan. Sarrera doakoa den arren 100 lagunentzako tokia dago. Izena emateko idatzi kirolan@kirolan.org helbidera.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari