Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kirol-hezitzailea aditu titulua MUn

Dokumentuaren akzioak

Kirol-hezitzailea aditu titulua MUn

2015/10/30 - Unibertsitatea.net
Kirol-hezitzailea aditu tituluari ekingo zaio urtarrilean, hori dela eta, informazio saioak antolatu dira azaroaren 12 eta 19an.
Kirol-hezitzailea aditu titulua MUn

MUren webgunetik hartua

Azaroaren 12 eta 19an, kirol-hezitzailea aditu tituluaren inguruko informazio saioak antolatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Bilboko Bilbao Berrikuntza Faktorian (BBF) eta Aretxabaletako Campusean egingo dira eta parte hartu ahal izateko, izena eman behar da aldez aurretik.

Bilboko saioa azaroaren 12an izango da bilbao Berrikuntza Faktorian (Uribitate 6), Aretxabaletakoa, ostera, azaroaren 19an izango da Unibertsitateko kanpusean. Arratsaldeko 6etan izango dira saio biak.

2016ko urtarrilaren 11an hasiko dira aditu titulu honen eskolak eta erdi presentzialak izango dira. Tituluaren helburua, aldiz, kirol esparruetan pertsona anitzekin eta testuingutu anitzetan arituko den profesionalak formatzea da. Profesional hori ikuspegi berritzaile batetik abiatuko da eta pertsonen garapen integrala bultzatzeko eta gizarte inklusiboago bat eraikitzeko.

Hemen aurkituko duzue tituluaren inguruko informazio guztia: Kirol-hezitzailea aditu titulua.