Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kirigami: eguzki-panelen eraginkortsuna hobetzeko teknika

Dokumentuaren akzioak

Kirigami: eguzki-panelen eraginkortsuna hobetzeko teknika

2015/09/09 - Unibertsitatea.net
Eguzki-panelek eguzkiari jarraitzeko teknika berri bat asmatu dute Michigango Unibertsitateko ikerlari batzuek.
Kirigami: eguzki-panelen eraginkortsuna hobetzeko teknika

Elhuyar Aldizkaritik hartutakoa

Kirigami du izena Michigango Unibertsitateko ikerlari batzuek eguzki-panelen eraginkortasuna hobetzeko erabili duten teknikak, papera moztearen arte japoniar batean baitago oinarrituta. Oraindik diseinu-fasean egon arren, ingeniariek uste dute sistema motorizatuek duten besteko eraginkortasuna lor daitekeela.

Teknikaren helburua eguzkiak egiten duen bidea ahalik eta gehien jarraitzea litzateke, hori lortuz gero %40an hobetuko litzateke eguzki-panelen eraginkortasuna eta. Egun badago hori lortzen duen gailu-motorizaturik, baina astunegiak dira, bolumen handia dute eta garestiak dira, gainera, ez dira egokiak teilatuetan edota autoetan jartzeko.

Michigango ikerlariek proposatutakoa, aldiz, itxuraz panel arrunt bat bezalakoa da, barruko eguzki-zelulak dira mugitzen direnak gainazala eguzki-izpekiko ahalik eta perpendikularren mantenduaz. Ingeniariek beraien unibertsitate bereko artista batekin egin dute lan, kirigamian aditua berau, paperarekin egindako ereduak sortu zituen eguzki-panelen diseinu berri bat bilatze aldera. Eredurik sinpleena aukeratu dute, eraginkorrena dela eta.

Elkarri lotutako banda-sorta bat da, nahikoa da sorten puntetatik tiratzea horien orientazioa aldatzeko. Ikertzaileek aztertutakoaren arabera, eguzki-energia merkatzeko bide bat izan daiteke. Hemen argitaratu dute lana osorik: Nature Communications.