Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitatera sartzeko hautaprobetan akatsak egon zirela salatu dute

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitatera sartzeko hautaprobetan akatsak egon zirela salatu dute

2009/06/17 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUko Leioako campusean joan zen astean egin ziren unibertsitatera sartzeko hautaprobetan akatsak egon zirela salatu dute. Zehazki euskaraz egin zen kimika hautazko ikasgaiaren frogan.

Froga amaitu ostean ikasleen komentario orokorra azterketa oso arraroa izan zela zen. Gurasoetako bat gaia aztertzen hasi eta zera jakin zuen:

  • Kasu batzuetan (beste batzuetan ez) azterketako enuntziatua bost aldiz zuzendu zutela txarto zegoelako.
  • Erabilitako nomenklatura ez zela hautaproba prestatzerakoan ikasleek erabiltzen dutena.

Salaketa unibertsitatean jarrita dago eta honen erantzunaren zain daude orain.