Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Keysight mintegia antolatu du MUk

Dokumentuaren akzioak

Keysight mintegia antolatu du MUk

2015/11/06 - Unibertsitatea.net
Keysight mintegi bat antolatu du Mondragon Unibertsitatean azaroaren 17an eta Garaia Berrikuntza Gunean izango da.

Keysight mintegi bat antolatu du Mondragon Unibertsitatean azaroaren 17rako, "Materialak neurtzeko teknologiak: karakterizazio elektromagnetikoa eta inpedantziaren neurketa" du izena eta Garaia Berrikuntza Gunean egingo da.

Materialak neurtzeko hainbat teknologia aztertuko dira mintegian, inpedantziaren neurketa konplexutik karakterizazio elektriko eta   magnetikoraino. Besteak beste, oso material ezberdinak karakterizatu ahal izateko  teknikak landuko dira.

Mintegian izena ematea doakoa da, plaza kopurua mugatua den arren. Mintegian izena ematea doan da eta leku kopurua mugatua.  Izena webgunearen bidez eman daiteke, 800 000 154  zenbakira deituz, edo, nahi izanez gero, posta elektronikoz contactcenter_spain@keysight.com, zein egunetan eta zein lekutara joan nahi zen adieraziz.