Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kazetaritzako ikasle frantziarrak eta euskaldunak Bilboren kultur izaera jorratzen ari dira asteon

Dokumentuaren akzioak

Kazetaritzako ikasle frantziarrak eta euskaldunak Bilboren kultur izaera jorratzen ari dira asteon

2011/05/11 - Unibertsitatea.net
Hezkuntza praktikoan, sorkuntzan eta talde lanean oinarritutako ekimen honen 2. edizioa da aurtengoa. Iaz, Berlinen bildu ziren ikasleak.
Asteon, Institut de Journalisme Bordeaux Aquitaineko 36 ikasle eta UPV/EHU

ko 20 ikasle Bilboko kaleetan ari dira multimedia formatuko edukiak sortzen. Helburua da artikuluekin, soinuekin, bideoekin, argazkiekin... Bilboren izaera kulturala erakustea.

Ikasleek egunotan egindako lanak Bilbao Kultur Labeko (doako bitarteko irekiak eskaintzen dituen esperimentuzko komunikabidea) webgunean jasoko dira. Hala ere, maiatzaren 12an, arratsaldeko 19.00etatik 21.00etara, ikasleek egindako ekoizpenak ikusteko aukera egongo da Bilboko Bizkaia Aretoan, UPV/EHUk Abandoibarran duen Paraninfoan.

 

Ekimenarekin hezkuntza praktikoa, sorkuntza eta talde lana bultzatzea lortu nahi da eta aurtengoa 2. edizioa da. Iaz, Berlinen bildu ziren ikasleak.