Dokumentuaren akzioak
kazeta.info Ipar Euskal Herriko kazeta elektronikoa
2008/10/01 - Unibertsitatea.net
"Inoren lekua hartu baino hutsune bat betetzera datorren komunikabidea" da kazeta.info
Iparla elkarteak sustatutako ekimena da kazeta.info Ipar Euskal Herriko kazeta elektroniko berria.
Gaur hasi du bere ibilbidea eta euskara eta internet uztartuz hizkuntzaren normalizazioaren bidean bere ekarpena egitea du helburu. Horretarako berriak, iritziak, soinuak eta irudiak zabalduko ditu egunero.