Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 10 graduatutik bakarrak erabakitzen du lan-arrazoiengatik erkidegoa uztea
Erabiltzailearen akzioak

10 graduatutik bakarrak erabakitzen du lan-arrazoiengatik erkidegoa uztea

2013/07/23 - Unibertsitatea.net
Azterlana burutzeko 2006, 2007 eta 2008an UPV/EHUn, Deustuko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean ikasketak amaitu zituzten 20.981 graduaturi egin zaie galdeketa. Azterlana, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu du.
10 graduatutik bakarrak erabakitzen du lan-arrazoiengatik erkidegoa uztea

Irudia: BFA

Bizkaiko Foru Aldundiak "Talentuaren Mugikortasunari buruzko Txostena" garatu du eta bertako datuek diote 2006, 2007 eta 2008an EAEko unibertsitateetan ikasi zuten 10 tituludunetik bakarrak erabaki duela lanera erkidegotik kanpora joatea.

Azterlana burutzeko 2006, 2007 eta 2008an UPV/EHUn, Deustuko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean ikasketak amaitu zituzten 20.981 graduaturi egin zaie galdeketa eta emaitzetako batzuk zera diote:

  • Graduatuen % 81,6 hemen gelditu da lanean, jatorriz EAEkoak zein beste toki batekoak izan. Gainerako % 7,8a ez da erkidegoan jaiotakoa eta kasuan kasuko jatorrizko lekuetara itzuli dira.
  • Lan-arrazoiak direla eta EAEtik kanpora joaten diren unibertsitarioen kopurua gutxitzen doa: 2005ean % 11,7 ziren eta 2008an % 9,7.
  • Ikasketa teknikoak eta esperimentalak ikasi dituzten unibertsitarioak dira kanporako mugikortasun-portzentajea zerbait igoarazten dutenak. Aldiz, karrera sozialak eta juridikoak ikasi dituzten tituludunak dira gero eta gutxiago irteten direnak.
  • Sexuen arabera ez dago ia alderik gizonen eta emakumeen mugikortasunaren artean.

 

Azterlanaren gaineko informazio gehiagorako txostena PDF formatuan eskuratu dezakezu: "Talentuaren Mugikortasunari buruzko Txostena".

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari