Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Katalunia eta Autonomi Elkartean lanbide-heziketako profila duten lan-eskaintzak dira nagusi
Erabiltzailearen akzioak

Katalunia eta Autonomi Elkartean lanbide-heziketako profila duten lan-eskaintzak dira nagusi

2011/11/15 - Unibertsitatea.net
Krisi egoerak lan-eskaintza orokorrean eragin zuzena izan du. Ingurumari honetan azken ikerketen arabera, lanbide-heziketako profesionalen eskaerak ez du beste lanbideen besteko jaitsiera sumatu.

2010. urtera arte, estatu mailan Euskal Autonomi Elkartea izan da heziketa-profesionaleko titulatuentzako eskaera gehien zabaltzen zuen tokia eta bigarrena Katalunia. Adecco enpresak egindako ikerketa baten arabera,  mota honetako lanpostu eskaera puntu baten jaitsi da azken urtean EAEn. Eskaintza guztitik %15,03 izan da lanbide-heziketako profesionalentzako. Aldiz, Nafarroan lanbide-heziketarako lan-eskaintza %6,53 izan da.

Orokorrean, Autonomi Elkartean lanbide-heziketako profesionalen eskaera nagusi da oraindik. Industria alorrean kokatzen da lan-eskaintza nagusia. Batez ere, makina-erremintan, metalurgian, elektronikan eta kimikako alorretan. Lanpostu demandatuena "mantentze-lanetarako teknikaria" izan da.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari