Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kanpamentu teknologikoak antolatu ditu Mondragon Unibertsitateak
Erabiltzailearen akzioak

Kanpamentu teknologikoak antolatu ditu Mondragon Unibertsitateak

2015/03/18 - Unibertsitatea.net
Lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutako kanpamentu teknologikoak izango dira eta Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko Kanpusean antolatuko dira.

Camptecnologico izena hartuko du kanpamentuak eta helburua ume eta gaztei teknologia, zientzia, ingeniaritza eta matematiken inguruko interesa piztea izango da. Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko Kanpusean hartuko dute lekua eta Lehen Hezkuntzako eta DBH-ko 1. eta 2. mailako ikaslee zuzenduta daude.

Apirilaren 7tik 10era bitartean -biak barne- ospatuko dira kanpamentuak, 9:00etan hasi eta 14:00etara. Haur eta gazteek modu dibertigarrian ikastea posible dela ikustea nahi da, besteak beste.

Hemen daukazue kanpamentuen inguruko informazio guztia: Kanpamentu teknologikoa Mondragon Unibertsitatean

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari